Hitzordua
Normalean, hileko azken ostiralak izaten dira Gazteluko plazan, arratsaldeko 20:00ak aldera. Hala ere, sare sozialak zaintzen ditu aldaketarik balego ere.
Partekatu ekitaldia, gonbidatu jende guztia, kontaiezu zer den hau.
Ibilaldia
Irten aurretik, ibilaldi atsegin eta seguru baterako gomendioak berrikusten dira. Ez dago ezer antolaturik, beraz, hasten denean, Masaren buruak markatzen du bidea.
Adi gomendioekin!
Amaiera
Amaitzeko, irteera-puntura itzuli eta ibilaldia nola joan den aztertuko da. Batzuetan bilera bat edo festa txiki bat antolatzen da.
Partekatu egin dituzun argazkiak eta bideoak, Masa etiketatu, jende gehiago gonbidatu.
IBILALDIARENTZAT GOMENDIOAK
Norabidea
Buruak markatzen du ibilaldiaren norabidea, ez dago ezer antolaturik; beraz, zentzuz zirkulatu, pertsona guztientzat irisgarriak diren ibilbideetatik saiatzen joan. Begiratu Masak erritmoa jarraitzen duen.
Abiadura
Aurretik abiadura kontrolatu eta atzetik masa elkartua mantendu. Ibilaldi lasaia da. Ez balaztatu bat-batean, istripua gerta liteke. Masa bakarrik larrialdi egoeretan gelditzen da.
Semaforoak
Buruan bazoaz, errespetatu semaforoak. Hori bai, buruak semaforo berdearekin gurutzatzen duenean, gainerakoak pasa daitezke gorritu arren, masa pelotoitzat hartzen baita.
Arauak
Zirkulazio arauak errespetatu behar dira, ez dugu autobus/taxi erreian, espaloietan edo bidegorrian sartu behar. Ezin da kontrako norabidean ibili edo beste erreia hartu aitzinatzeko.
Blokeoak
Masa hautsi dezaketen ibilgailuak blokeatu bidegurutzeetan eta biribilguneetan, parte-hartzaileak babestu. Norbait bakarka ari dela ikusten baduzu, zoaz berarekin.
Bestelako ibilgailuak
Masa ibilgailu pribatua neurriz kanpo erabiltzearen aurka dago, baina ez dio garraio publikoari kalterik egin nahi. Utzi busei eta taxiei pasatzen.
Larrialdiak
Utzi beti bide librea larrialdietarako ibilgailuentzat. Anbulantziak, suhiltzaileak eta polizia.
Errespetua
Masaren oinarria errespetua eta giro ona da, ondo pasa, besteak errespetatu eta sentimendu horiek gainerakoei transmititzen saiatu.